Usurbilgo Ernai gazte mugimenduak igande honetan (maiatzak 19) ospatuko den 38. Sagardo Egunean txosna gunea jarriko du, Mikel Laboa plazan (frontoi atzean). Bertan, txosnaz gain herriko talogileen postua eta musika gunea aurkituko dituzue. Ernaiko gazteek Sagardo Egunean txosnara gerturatzeko deia egin dute: “Bulkada berriok txootx! Maiatzak 19an Sagardo Eguna ospatuko dugu Usurbilen. Ez galdu Ernaik antolatu duen egun osoko egitaraua!”.
TXOSNA GUNEKO EGITARAUA
- 11:00 Txoznaren irekiera.
- 13:00 Preso eta iheslarien aldeko kalejira eta txotxa.
- Preso eta iheslarien aldeko talogileak egongo dira eguerdira arte.
- 17:00 Lendakaris Puerkos.
- Ondoren, Dj Jotatxo.