Maiatzaren 19an (igandea), 38. Sagardo Egunean, Usurbilen Nahi Ditugu! elkarteak presoen eskubideen aldeko ekimena egingo du. Ohi moduan, eguerdieko 13.00etan Mikel Laboa plaza izkinean (frontoi atzean, txosnaren inguruan) elkarrataratzea egingo da. Ondoren giza-katean Askatasuna plazako bolatokiko terraza gainera joango dira (eguraldi txarra badago, elkarretaratzea eta txotx berezia txosna gunean egingo da). Bertan txotx berezia egingo da presoak ere Sagardo Egunean presente daudela adierazteko: “Picassenteko espetxean (595 km.) Olatz eta Patxi herriko presoak eta beren alabatxo Xua gogoan izango ditugu beren alde txotx bat eginez.”.
Xua, Olatz eta Patxiri idazteko helbideak
- Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
-
Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia