Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak maiatzaren 18tik 24ra “Udaberri festa” ekimena antolatu du Zubietan bertan. Aukera zabala zubietarrentzat, haur zein helduentzat zuzendua. Ez dira faltako eskulanak, kontzertu meditatiboa, marrazketa, buruhandiak, ipun-kontaketa, globo gerra, apar festa, merendola, puzgarriak, dantza, antzerkia,…
egitaraua
Maiatzak 18, larunbata
- 11:00-12:15 gurasoentzat “Kontzertu medidatiboa” saio berezia Marina Pintosen eskutik Kaxkapen. Aurrez izena eman behar da, 647 587 258 telefonora deituta, edo eskola atarian. Norberak bere esterilla eraman behar du.
Maiatzak 21, asteartea
– 17:00 eskulanak lau mahaietan.
- Marrazketa: karetak, marrazkiak,…
- Artilearekin ponpoiak.
- Gatzezko pultserak, koilareak, botilak: gatzarekin pultserak, tubo transparenteekin, botila txikiak.
- Serigrafia kamisetetan: “Aire garbia Zubietako eskola txikian!”. Norberak etxetik ekarri behar du serigrafiatu nahi dituen kamisetak, jertseak, txaketak, mantalak….
– 19:00 buruhandiak.
Maiatzak 22, asteazkena
- 17:00 “Kantukantoi” taldearen ipuin kontaketa eta ilustrazioa Kaxkapen.
- 18:00 globo gerra eta apar festa.
Maiatzak 23, osteguna
- 16:30 merendola eskolakoentzat.
- 17:00 puzgarriak eta trebetasun frogak.
Maiatzak 24, ostirala
- 17:00 dantza emanaldiaren irekiera, agurra, makil dantza eta ikurriña dantza.
- 17:05 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak (2 talde: HH5-LH1 eta LH2-3-4)
- 18:00 helduen era haurren plaza dantza saioa (Loli, euskal dantza irakasleak gidatua).
- 19:30 afari-merienda.
- Ondoren, disko festa karaokea.