Atzo hasi zen maiatzaren 26an burutuko diren Udal, Foru eta Europako hauteskunden kanpaina ofizila. Usurbilgo EHBilduk gaur (maiatzak 10) ekingo dio kanpaina hasierari ohikoa den kartel pegaketarekin. Hitzordia 19:00etan jarri dute, Mikel Laboa plazan. Herritarrei dei egin diete ekimenean parte hartzeko.
Usurbilgo EHBildu: “Usurbilen, ostiralean, maiatzararen 10ean, 19:00tan ekingo diogu kanpainari. Mikel Laboa Plazatik abiatu eta kartel pegaketa egingo dugu alai eta gogotsu!! Animatu eta hasi gurekin!”
Webgune berria
Usurbilgo EHBilduk webgunea berria jarri du martxan. Bertan maiatzeko hauteskundeen inguruko Usurbilgo EHBilduren informazioa topatuko duzue, hala nola balantzeak, herri programa, lan-taldea…: “Blog honetan Usurbilgo EHBilduren berri izango duzu. Batzarrak, berriak, herri programa, argazki, bideo,… Denetarik joango gara jartzen, Eta nola ez, gurekin harremanetan jartzeko ere baliagarri izango da gune hau. Mila esker gurekin bat egiteagatik!”.