Maiatzaren 15ean (asteazkena) Baserritarren Eguna ospatukoa da (San Ixidro Eguna). Usurbilen, Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatzen duen egun hau. Iganderako egitarau berezia antolatu da.
- 11:15 Hamaiketakoa frontoian.
- 12:30 Bertso saioa Ane Labaka eta Sebastian Lizasorekin.
- 14:00 Bertso-bazkaria Artzabal Baserrian. Txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzaren 11ra (larunbata) arte. Prezioa: 25 euro.
- 18:00 Giza proba 3.800 kiloko Usurbilgo Harri Handiarekin. Hiru taldek parte hartuko dute: Emarri, 22 emakumezko taldea, Txoriherri, 4+2 talde mixtoa eta Lasuen, 4+2 talde mixtoa. Sarrera 5 euro.