Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta, maiatzaren 19an, XXXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Dema, frontoia eta Askatasuna plaza sagardo postuez eta sagardo zaletuez beteko dira. Sagardoa dastatzeko ezinbestekoa izango da frontoi sarreran jarriko den sagardo basoen salmenta postuan basoa erostea.
Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak: “Kaixo lagunok! Bagatoz aurtengoan ere, hartu zuen agendak eta borobildu maiatzaren 19a! Urteroko legez, lanean gabiltza aurtengo Sagardo Eguna borobil eta zoragarri atera dadin! Hemen aurreratzen dizuegu aurtengo kartela eta egitaraua, Usurbilgo plazan elkartuko gara ezta??? Animatu!”
Egiraraua
- 11:30 Sagardo Egunaren irekiera. Baserriko “Euskal Sagardoa” Jatorri Izendapen duna eta Gipuzkoako Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain pintxo aukera zabala.
- 12:00 Egurrezko Sagardoaren Lehiaketa.
- 14:30 Sagardo dastaketaren itxiera
- 18:00 “Elektro-Patxaranga” kaleetan zehar.