Arg.: Usurbilgo Udala
Pasa den ostiralean Usurbilgo Udaleko langileek hauteskunde sindikalak burutu zituzten. Usurbilgo Udalak emandako datuen arabera, langileen %72,7k eman zuten botoa, 66 langileetatik 48k parte hartu zuten. LABek eta ELAk aurkeztu zituzten zerrendak. LAB sindikatuak 29 boto lortu zituen eta ELAk 14. Beraz, LABek irabazi ditu hauteskunde sindikalak 3 ordezkari lortuz eta ELAk 2. Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.
LAB eta ELA-ko ordezkariak
- LABeko ordezkariak: Xanti Azurmendi Huici, Josu Alkorta Machain eta Alex Udabe Pagola.
- ELAko ordezkariak: Mikel Balenziaga Larrañaga eta Joxe Cruz Lazkano Alcain.
Aurkeztutako gainerako zerrendakideak
- LAB: Hodei Illarramendi Olazabal, Gorka Olaiz Garmendia eta Iosu Errekondo Arzallus.
- ELA: Kontxi Zaldua Otegi, Josu Arruti Huegun eta Luisa Rodruigez Moreno.