Lasarte-Orian Aire Garbia herri plataformak deituta, maiatzaren 11n manifestazioa egingo da, “Bilketa erangikorra bai, errausketarik ez!” lemapean. Manifestazioa Lasarte-Oriako Okendo plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan.
Lasarte-Orian Aire Garbia
Lasarte-Orian Aire Garbia herri plataforma 2015ean sortu zen, Zubietako errauste plantaren proiektua berriro martxan jartzearen asmoak Lasarte-Orian sortu zuen ezinegonaren ondorioz. Zubietako erraustegiaren proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko “legezko” zer egingo ote duten galdetzen zuten 2015ean: “Legezkoa izango da kutsadura indizea… Legezkoak izango dira, beraz, kutsadura horrek sortuko dituen gaixotasunak eta horien inzidentziak ere… eta tragedia gertatzen denean, legeak agintzen ziena bete dela esango dute, Aldunduak eta Aldundian proeiktuaren alde egin duten gizon-emakume horiek beraiek ez dutela erantzukizunik, dena legearen barruan egin zela, ezinezkoa zela natura kontrolatzea, ezin zela aurreikusi, tragedia saihestezina zela… inpunitatea ere legezkoa egingo dute. Hau dela eta, bi aukeraren artean hautatu behar dugu: aire zikinari aurre egiteko mozorroa eta Lore-errota. Argi bezain garbia da, eman Lore-errota! Zubietako erraustegirik ez!”