Usurbilgo emakume talde batek deituta, asteartean (maiatzak 7) bilera irekia egingo da Potxoenean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Dagoeneko hainbat bilera egin dituzte, batetik martxoaren 8ko greba feministaren balantzea egiteko eta bestetik, bilera horietan ateratako zenbait gairen inguruan sakontzeko. Astearteko bilera Martxoaren 8ko greba feministaren harira hasitako lanketari jarraipena emateko egingo da. Gogoratu bilera hauek irekiak direla eta edonork parte hartu dezakeela.
Deitzaileak: “M8aren balorazio bilera irekia egin genuen, hainbat alor ukitu genituen eta beste hainbatetan sakontzeko gogoz gaude. Etorkizuna morez marraztu nahi dugu, gu guztion nahien eta beharren arabera, ahal dugun neurrian. Guztion artean emango dizkiogu forma eta norantza. Nork bere aletxoa jartzea asko delako, guzti-guztiok dugu lekua eta zeresana bilera honetan. Beraz, erantzi lotsak eta gerturatu!”.