Eskuzaitzetako industriagunearen proiektuaren irudia
Martxoan egindako Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordean, Zubietan dagoen Eskuzaitzetako industrialdeko kaleen izendapenak onartu ziren, hain zuen, kaleen izenak aztertzeko ponentziak Hirigintza Sostengarrirako departamentuari egindako proposamena onartu zen, egun eraikitzen ari den industrialdearen kaleei izena emateko. Gogoan izan ingurune honetan ere erraustegia kokatzen dela.
zortzi kale eta bi biribilgune
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, izenak aukeratu direla kontuan hartuta inguruko toponimia, eta Gabriela Telleria biribilgunearen kasuan, Zubieta-Usurbil inguruko emaginari omenaldia egiteko. Industrialdea osatuko duten zortzi kaleek eta bi biribilguneek izen hauek izango dituzte:
- Eskuzaitzeta
- Oiangure
- Txaldatxur
- Urepel
- Zorrotzarrieta
- Larrezuaitzeta
- Gorostutza
- Itzain biribilgunea
- Gabriela Telleria biribilgunea
290.000 m²ko erabilera
Era berean, Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen Udalak eta Sprilur-ek sinatu beharreko hitzarmena Eskuzaitzeta eremua garatzeko. Industrialdeak 290.000 m²ko erabilera industrialeko eta tertziarioko lur-sailak izango ditu, eta industrialdearen bigarren fasea 2020ean amaitzea aurreikusten da. Donostiako Udalaren esanetan Sprilur-ek 22 miloi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du, 2024. urte arte. Donostiako Udalak dagoeneko 27 miloi euroko inbertsioa egin du Eskuzaitzetako industrialdean.
Informazio iturria: donostia.eus