A
Aginagako Antxomolantxa Elkarteak antotatuta, apirilaren 28an (igandea), txorien kantuak ezagutzeko txangoa egingo da Mikel Olano basozainaren laguntzarekin. Hitzordua goizeko 10:00etan jarri da, Aginagako ludotekan.
Antxomolantxa Elkartea: “Mikel Olano basozainarekin txorien kantu eta soinu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu denok egiteko moduko txangotxo bat eginez. Animatu! Primeran pasatuko dugu eta!”.
Ibilaldia abiatu aurretik Mikel Olanok argibide batzuk eskainiko ditu bideo proiekzio labur batekin ludotekan.