Iazko martxan parte hartu zuten herritarrak
Herriko eta inguruetako mendizale talde batek, apirilaren 18an (osteguna) Usurbildik Arantzazurako bidea oinez egiteko martxa antolatu du. Garai bateko usadioa mantendu asmo dute ekimen honekin, ostegun Santu egunez Usurbildik Arantzazura oinez joateko ohitura hain zuzen ere. Autobus zerbitzua eta bazkari nahiz askariak antolatu dituzte biderako: “Kirol pixka bat eginez, egun pasa eder bat egiteko aukera polita”.
Usurbil-Arantzazu
- Eguna: apirilak 18, osteguna.
- Abiatzeko hitzordua: 05:00etan frontoi atzetik. Bertan, autobuserako poltsak (aldatzeko arropa, oinetakoak…) jasoko dira.
- Ibilbidea: Usurbil, Zelatun, Santa Ageda (norberak eramandako otarteko jana), Mandubia (salda eta ardoa), Ezkio-Itsaso (40. kilometroa, autobus zerbitzua Legazpira joateko eta laranja jana), Legazpia (bazkaria: entsalada, xerra eta sagardoa). 19:00ak alderako Arantzazun (askaria eta sagardoa).
- Itzulera: 21:00ak alderako Usurbilen.
- Prezioa: 50 euro (hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa barne).
- Izen ematea: 600 669 276 (Joxemi).