Gaur, 14:24ak inguruan 21. Korrika iritsiko da Usurbilera. Oriotik etorriko da eta Usurbilgo eremuan, Aginagako Mapiletik hasi eta Zubietako hipodromoraino joango da. 11 kilometroko bidea osatuko du eta dagoeneko parte hartuko duten hainbat eragilek euren lekukoak hartuko dituzten gunera gerturatzeko deia egin dute.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduan dabiltzan herritarrek ere deia egin dute Korrikan parte hartzeko, Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiaren aurkako aldarriak ere euskararen aldeko martxan lekua izan dezala. Herritarrei dei egin diete banderolakin korrika egitea. Hitzordua Aginagako Mapilen egin dute, 14:00etan: “Korrika dela eta errausketaren aurkako mugimenduan gabiltzanok, Korrikan parte hartuko dugu gure aldarrikapenekin. Horretarako 14:00etan Aginagako Mapilen elkartuko gara. Banderolak Usurbilen daude salgai. Anima zaitezte!”.