Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatuta, larunbatean (apirilak 13) asanblada orokorra egingo da Aitzaga Elkartean, 11:00etan. Bertan hainbat gai aztertu eta berriak landuko direla iragarri dute deitzaileek eta deialdia irekia dela, edonork parte hartu dezakeela.
“Ildo desberdinak berriro bildu ta gauza berriak iteko asmoz gaude, larunbat honetan 11etan aitzagan biltzeko deialdia itedeu Aztarrikako asanblada orokorrerako bertan ekintza, gai… berriak eztabaidatu eta aurrea ateatzen saiatuko gea! Parte hartu edo kolaboratzeko daon oro gonbidatuta dao, berdin du oainarte talden baten etzeaten sartuta egon, denok zeate ongietorriyak!!! Animatuuu! Basurdeak kateak nahi ditu hautsi!”