Hernanin Zero Zabor eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak, apirilaren 13an (larunbata) “Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek. Dioxinak Harlingenen (Holanda) – Dioxinak Zubietatik?” hitzaldia antolatu dute. Hitzaldia Hernaniko Biteri Kultur etxean egingo da, 10:00etan. Hizlaria Abel Arkenbout (ToxicoWatch fundazioko toxikologoa) izango da. Antolatzaileek adierazi dute hitzaldia ingelesez eskainiko dela eta euskarara aldi berean itzualia izango da.
Hernanin Zero Zabor
“Harlingeneko REC edo Omrin da Holandak dauzkan 13 erraustegietan berriena. Ekonomia ministroak 2011n inauguratzean esan zuen Mendebaldeko Europako onena zela, puntako teknologietan puntakoena. Baina arazoak laster azaldu ziren: 2013an ToxicoWatch erakunde independenteak erraustegi inguruan 2 kilometro arteko radioan diren oilategietako arrautzetan dioxina eta furano kontzentrazio handiak aurkitu zituen. Baina nola liteke gobernuak agindutako kontroletan garbi ageri den erraustegi berri-berria benetan kutsatzaile izatea?
Erraustegi modernoenen ohiko kontroletan urte osoko lanaldiaren %0,2an gertatzen dena bakarrik agertzen da. Aldiz, Harlingenen –agintariek eskatuta- urteko 20.139 orduetan epe luzeko laginak aztertu zirenean azaldu zen kutsadura iturri ezkutu bat: erraustegietan sarri gertatzen direla jabeek “gertakizun atipiko” deitzen dituzten istripu edo egoera bereziak eta horietan emititzen direla kontrolatu gabeko dioxina, furano eta bestelako kutsagarri asko.
Holandan, lehenbizi ToxicoWatchek eta ondoren Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak azterketa ez-ohikoekin erakutsi dute Harlingeneko erraustegiak emititzen dituela: PCB dioxinak –inguruko arrautza, esne, belar eta lurretan aurkitu direnak–; PBDD dioxina bromodunak eta furanoak; kiskaltze prozesu txarraren ondorio diren beste kutsagai organiko arriskutsuak; inguruko teilatu, lur eta uretan ageri diren kedar beltzak, PAH hidrokarburo aromatiko arriskutsuak daramatzatenak. Eta horregatik, hasiera-hasieratik Harlingeneko herritarrak borrokan ari dira Omrin erraustegiaren kontra: joan den abenduan bertan erraustegiko ataria blokeatu zuten…
Euskaldunok, eta batik bat erraustegien ondoan bizi garen edo bizitzera kondenatu gaituztenok, asko daukagu ikasteko Harlingenen gertatzen ari denetik. Horregatik, Hernanin Zero Zaborrek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak (Hernaniko Udalaren laguntzarekin) gure artera gonbidatu dugu eskandalu hau argitara atera duen Abel Arkenbout toxikologoa, ToxicoWatch fundaziokoa. Denok zaudete konbidatuta. Ez, ez, ez! Errausketarik Ez!”
Informazio gehiago
- Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak
- Harlingeneko erraustegiaren aurkako elkartea
- La incineradora de Hardlingen o el bluff de las incineradoras “nuevas” que no contaminan. Estudio de Zero waste Europa
- zerowasteeurope.eu
- twitter.com/toxicowatch
- toxicowatch.wixsite.com/toxicowatch
- facebook.com/Hernanin-Zero-Zabor
- twitter.com/Hernaninzz
- twitter.com/ErrausAurkMugi