Arg.: @EHBilduUsurbil
Pasa den ostiralean Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpen publikoa egingo zuen herriko frontoian. Legealdi berrirako lan taldea jendaurrean aurkeztearekin batera, 2019-23 urte arterako lan ildo nagusien berri ere eman zuten. Martxoaren 22an egindako herri batzarrean zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zuten. Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua Agurtzane Solaberrieta izango da eta gainerako lan-taldea ostiralean aurkeztu zen.
Arg.: @EHBilduUsurbil eta @EHBildulasarte
USURBILGO EHBILDUREN HAUTAGAITZA
- Agurtzane Solaberrieta Mesa.
- Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
- Lur Etxeberria.
- Joxe Mari Iribar Zapirain.
- Aroa Etxeburua Ugartemendia.
- Luken Arkarazo.
- Oxkar Santamaria Pikabea.
- Ainhoa Arrozpide Landa.
- Nerea Goizueta Garmendia.
- Alazne Olaizola.
- Ana Eizagirre Sagardia.
- Xabier Arregi Iparragirre.
- Fatimetu Hamadi.
- Eugenio Noriega.
- Ixi Navarro.
Bi deialdi: bilera irekia eta korrika
Usurbilgo EHBilduk bi deialdi egin ditu aste honetarako: kanpaina prestatzeko bilera irekia eta Korrika.
- Apirilak 11, osteguna. Potxoenean, 18:30ean: Maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako kanpaina prestatzeko bilera irekia.
- Apirilak 12, ostirala. San Inazioko autobus-geltokian, 14:30ean: 21. Korrika Usurbilera iritsiko da eta Usurbilgo EHBilduk parte hartuko du. Koalizioak Korrikaren lekukoa hartuko duen gunera gerturatzeko deia egoin die herritarrei: “Etorri gurekin korrika egitera!”.
Informazio gehiago