Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak apirilaren 14rako (igandea) mendi irteera antolatu du, Baztango itzuliaren lehen etapa: Oronoz-Mugaire-Artesiaga. 2019an zehar Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Baztani itzulia emago diola iragarri du, lau etapetan. Lehenengo apirilean egingo da eta beste hirurak urritik abendura.
Baztango itzulia: 1. etapa
- Eguna: apirilak 14, igandea.
- Irteera ordua: 7:30ean, Oiardo Kiroldegitik.
- Joan etorria: autobusez.
- Ibilbidea: 26 km.
- Izen emateko azken eguna: apirilak 10, asteazkena.
- Prezioa: 10 euro (izena ematerakoan).
- Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
- Plaza kopuru mugatua.
- Norbera egingo da bere otorduaren kargu.
- Andatza Mendi Kirol Klubak antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio hala nahi badu.
Informazio gehiago
- andatza.com
- andatza@hotmail.com