Usurbilgo Santixabeletako Jai Batzordeak herriko jaiak prestatzen segitzeko bilera irekia egingo du apirilaren 9an (asteartea), Potxoenean 18:00etan.
Gogoan izan aurtengo Santixabel jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko direla. Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartzen dira: egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa, taldeak … Batzorde hau Santixabel jaietarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia dago.