Martxoaren 21ean herriko emakume talde batek deituta martxoaren 8ko greba feministaren balantzea egiteko bilera irekia egin zen. Bertan, hainbat gai landu zituzten eta horiek oraindik gehiago sakontzeko beste bilera antolatu dute, apirilaren 9rako (asteartea), Potxoenean, 18:00etan. Gogoratu bildera hauek irekiak direla eta edonork parte hartu dezakeela.
Deitzaileak: “M8aren balorazio bilera irekia egin genuen, hainbat alor ukitu genituen eta beste hainbatetan sakontzeko gogoz gaude. Etorkizuna morez marraztu nahi dugu, gu guztion nahien eta beharren arabera, ahal dugun neurrian. Guztion artean emango dizkiogu forma eta norantza. Nork bere aletxoa jartzea asko delako, guzti-guztiok dugu lekua eta zeresana bilera honetan. Beraz, erantzi lotsak eta gerturatu!”.