Apirilaren 5ean (ostirala), Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26an burutuko diren Udal Hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpen publikoa egingo du herriko frontoian, 19:00etan. Martxoaren 22an egindako herri batzarrean zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zuten. Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua Agurtzane Solaberrietaa izango da eta gainerako zerrendakideen izen-abizenak ostiralean jakinaraziko dituzte.
Usurbilgo EHBildu: “Usurbil bizia, atsegina, jasangarria, parekidea eta justua eraikitzea du bokazio talde honek. Gogoz eta ilusioz gaude! Apirilaren 5ean, ostirala, hauteskundeetarako gure hautagaien aurkezpen eguna izango dugu, animatu!”.