Usurbilgo Udalak antolatuta, gaur, martxoak 27, Ixabel Agirresarobe ipun kontalariak saioa eskainiko du Sutegi Udal liburutegian, 18:00etan. Ekimen hau HH5ko neska-mutilentzat zuzendua dago.
Nor da Ixabel Agirresarobe?
Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971) aktore eta ipuin-kontalari usurbildarra da. Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du. Besteak beste, “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlanean.
1991tik ipuinak kontatzen ditu. Batez ere haurrentzat, baina helduentzat eta familia osoarentzat ere saioak egin izan ditu. Bakarkako saioez gain Gorringo taldearen kontaketa gehienetan parte hartu du Anjel Alkain eta Iñaki Agirrezabalekin batera.
ETB-1 telebista katean Ipupomamua saioan parte hartu zuen kontalari gisa.