Batzara amaitu ondoren atera zuten argazkia (Arg.: @EHBilduUsurbil)
Usurbilgo EHBilduk pasa den ostiralean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen inguruko herri batzarra egin zuen Potxoenean. Bertan herriko hautagaien zerrenda aurkeztu eta berretsi, eta herri-programaren proiektu nagusien aurkezpena egin zen: “Gaurko herri batzarrean udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu eta berretsi dugu. Ilusioa eta irribarrea nagusi. Proiektu eta talde ezin hobea osatu dugu, hauteskunde erronkari ekiteko. Mila esker ekipo!!”.
Sare sozialetan, argazki bidez, taldearen berri eman zuten. Ostiralean berresitako hautagaien zerrenda osoa laster aurkeztuko du EHBilduk jendaurrean.
Usurbilgo EHBilduren zerrendaburua izango den Agurtzane Solaberrietak ere sare sozialen bidez eta bere adierazpena egin zuen: “Freskotasuna, zabaltasuna, gaitasuna, gogoa eta ilusioa dira zerrenda honen nortasun-ikurrak. Oso pozik nago lantalde honen parte izateagatik. Plazera izango da. Zorionak EHBildu!”