Martxoaren 28an (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Zenbait gairen artean aipatzeko da apirilaren 28ko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egingo dela. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke eta amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Aurreko aktaren onespena: 2019/02/26ko akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 22ra (2019/0202- 2019/0293).
- 2019ko apirilaren 28an ospatuko diren Hauteskunde Orokorretarako mahaikideen zozketa.
- Usurbilgo Udalaren parte hartzea Beterri-Buruntza eskualdeko Tokiko garapen ekonomiko eta sozialerako mankomunitate baten sorreran.
- HAASetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala (03 aldaketa). Hasierako onarpena.
- Usurbilgo eta Donostiako Udalen arteko lankidetza hitzarmena, Zubietako eremuan exekutatutako obra eta zerbitzuen inguruan.
- Galdera-eskaerak.