Gaur, martxoak 25, Usurbilgo Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia egingo da, Potxoenean, 18:00etan. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko bilera izango da.
Jaien antolakuntzari lotutako erabaki guztiak bilgune honetan hartuko dira: egun bakoitzeko egitaraua, aurrekontu eta baliabideen lanketa, taldeak … Batzorde hau Santixabel jaietarako proposamenen bat duen norbanako nahiz eragile orori irekia dago.