Asteartean (martxoak 26), Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Berdintasunean hezteko gakoak” hitzaldia eskainiko du, Potxoenean, 17:00etan. Hitzaldi-solasaldi honetan berdintasunean hezteko baliabideak azaltzeaz gain, ikuspegia aldatzeko kontuan izan beharreko eremuez jardungo da.
Udaleko Parekidetasun Saila: “Haur eta gazteak berdintasunean hezteko baliabide ugari ditugu: Ipuin parekideak, film eta serie parekideak, hizkuntza era ez sexistan erabiltzeko gidak, emakume erreferenteak… Baina, horien berri izateaz gain, ezinbestekoa da helduon ikuspegia aldatzea. Hitzaldi honetan berdintasunean hezteko baliabideak azaltzeaz gain, ikuspegia aldatzeko kontuan izan beharreko eremuez jardungo gara”.