Gaur (martxoak 22), Usurbilgo Gazte Asanbladak “Ligoteo sanoa. Eta zuk nola ligatzen deuz?” izeneko tailer mixtoa antolatu du, Arremanitzek gidatuta. Potxoenean egingo da, gaueko 22:00etan.
Usurbilgo Gazte Asanblada: “Aspalditik eta askotan esan da ligatzea oso zaila dela eta badirudi gaur egun gero eta zailagoa egiten zaigula aurrez aurre ligatzea. Horregatik, gogoetarako, trebatzeko eta esperimentazio kolektiborako espazioa ireki nahi dugu tailer honetan. Tratu Onetan oinarritutako kultura erotikoa sustatuko dugu”.