Arg.. @romanciriquiain
Usurbilgo Udalak jakinarazi du Ugartondoko etxebizitzak eta urbanizazioa eraikitzeko obrak hasi dituztela aste honetan, eta horrek eremu horretako zirkulazioa aldatzea ekarriko duela, obrek iraun bitartean. Martxoaren 26tik aurrera (asteartea), Pikaolatik herrigunerantz doan errepidea itxi egingo dute, eta, ondorioz, Ugarte baserriaren aurreko errepidea bi norabidekoa bihurtuko da. Gune horretako zirkulazioa semaforo bidez erregulatuko da, aldaparen hasieran eta amaieran jarriko dira semaforoak.
haur-eskolako aparkalekuak
Haur-eskolako aparkalekuak kendu egingo dira, errepide hori bi norabidekoa bihurtuko delako baina Udalak jakinarazi du haur-eskolako erabiltzaileentzat haur-eskolatik ermitara bitarteko errepide zatia egokituko dela, umeak utzi edo jaso bitartean, ibilgailua une batez aparkatu ahal izateko.
Udalaren eskaera herritarrei
Eremu horretako ibilgailuen joan-etorria arintzeko, Udalak herritarrei dei egiten die Troiako sarrera-irteerak, ahal den neurrian, saihesteko.