Usurbilgo EHBildu maiatzaren 26ko hauteskundeetarako prestaketan lanetan dabil eta testuingu horretan, martxoaren 22an (ostirala), herri batzarra antolatu du Potxoenean, 18:30etan. Batzar honetan bi gai jorratuko dira:
- Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena eta berrespena.
- Herri-programaren proiektu izarren aurkezpena.
EHBildu Usurbil:“Ostiralean herri batzar garrantzitsua dugu; udal hauteskundetara aurkeztuko dugun zerrenda aurkeztu eta berretsi beharko dugu, eta, era berean, kanpainako proiektu izarrak landu. Saiatu bertaratzen, zure ekarpena ezinbestekoa baitugu. Animo!!”
Agurtzane Solaberrieta Mesa zerrendaburua
Usurbilgo EHBilduko zerrendaburua Agurtzane Solaberrieta Mesa (1979, Usurbil) izango da. Koalizioak otsailaren 9an eman zuten ezagutzera zerrendaburuaren izena. Agurtzane kazetari ikasketak eginak ditu. Berrian, Noaua!n eta Sortun aritu da lanean. Gaur egun, Usurbilgo Udaleko komunikazio arduraduna da. Herriko hainbat mugimenduetan ere parte harturikoa da: EHE, Noaua! K.E., ezker independentismoa, Gure Esku Dago, Mugimendu feminista…