Altsasuko gazteen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi dituen espetxe zigorrak salatzeko, Altsasukoak Aske herri plataformak deituta, martxoaren 24an (igandea) “Ez da justizia” lemapean manifestazioa egingo da. Manifestazioa Altsasuko Panplona etorbidetik (suhiltzaileen ondoan) hasiko da, 12:00etan.
neurriz kanpoko kondenak
Usurbildik autobusa
Usurbilgo Ernaik Altsasura joateko autobusa antolatu du. Igandean 10:30ean aterako da herritik eta aurrez izena eman daiteke Aitzaga tabernan: “Epaileak berriz ere Altsasuko gazteen aurkako zigorrak berretsi ditu irregulartasunez betetako epaiketan. Honen aurrea martxoak 24, igandea, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu”.
Altsasuko gurasoak
“Mila lekutatik iristen zaizkigu zuen elkartasun mezuak! Mila esker! Sententziaren aurrean antolatutako manifestaziora hurbiltzeko deialdiak etengabekoak dira”.