Usurbilgo Tadamun elkargune internazionalistak eta Emigrados Sin Fronterasek antolatuta, martxoaren 21ean (osteguna), “Kolonbia, Bake akordioaren ondorengo giza eskubideen urraketak” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditoriumean, 19:30ean. Hizlariak Maria Cecelia Lozano Camacho (METAko emakume desplazatuen elkarteko partaidea), Danilo Huertas Roldan (Fundacion Unidos por la igualdad y Paz Colombianako lehendakaria) eta Carlos Alfredo Nastacuas Taicus (AWÁ Herri Indigena elkarteko ume eta gazteen kontseilaria) izango dira.
Erakusketa
Tadamunek eta Lumaltik Herriak erakundeak (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) antolatuta, martxoaren 16tik 26ra “Emakume zapatistak. Iraultza. Haziak” erakusketa ikusgai dago Usurbilgo Sutegi erakusketa aretoan.
Informazio gehiago: twitter.com/tadamun_herriak