Usurbilgo Zumarte Musika Eskolak Soinurbil Astearen prestaketa lanetan hasia dago eta horren baitan, gonbidapen bat luzatu die herritarrei antolatzen dabiltzan kontzertu batean parte hartzeko: “Soinurbil astearen baitan kontzertu batean parte hartuko dugu eta kantatzea gustoko duzuenoi gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Abestuz ondo pasatzeko aitzakia izango da”. Kontzertua apirilak 6an (larunbata) izango da, 19:30ean.
Parte-hartzaileak
- Zumarte Abesbatza.
- Lauhaizeta Akordeoi Orkestra.
- Klake taldea.
Entsegu egutegia
- Martxoak 14 (osteguna), 19:30-20:30,Udarregi Ikastola (DBH Musika gela).
- Martxoak 20 (asteazkena), 19:15-20:15, Udarregi Ikastola (DBH Musika gela).
- Martxoak 22 (ostirala), 19:30-20:30, Akordeoi orkestrarekin (Zehazteko).
- Apirilak 3 (asteazkena), 19:15-20:15, Udarregi ikastolan (DBH Musika gela).
- Apirilak 5 (ostirala), 19:30-20:30, Akordeoi orkestrarekin (Zehazteko)