Gaur Eneko Haritza ipuin kontalariaren emanaldia Sutegi Udal liburutegian
Usurbilgo Udalak antolatuta, gaur, martxoak 13, Eneko Haritza ipun kontalariak saioa eskainiko du Sutegi Udal liburutegian, 18:00etan.Ekimen hau HH4ko neska-mutilentzat zuzendua dago.
Nor da Eneko Haritza?
Eneko Haritza kontalariak istorioak, hizkuntza eta ahotsa ditu ardatz; hitzaren jolasaz arreta piztea, irudiak esanaz ipuinari bizia ematea, erritmoz eta doinuz kontuak kantatzea helburu.
Euskal ipuin herrikoiak kontatzen ditu, gure ondarea, kolorea eta zaporea biziberritzeko, baita munduko herri ipuinak ere. Euskal Herriko mito, ipuin eta kondairetan oinarritutako ikuskaria.
Izaki guztiek hitz egiten zuteneko istorioak, gure mitologiako pertsonaien kondairak, gure aiton-amonei sutondoan entzundako ipuinak, gure haurrei esan beharrekoak: lamiak, Basajauna, Tarttalo, Mari…
You must be logged in to post a comment.