Arg.: @GipuzkoaPilota
Pasa den larunbatean (martxoak 9) Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko zen Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Txost 2 eta Zubieta 2 taldeak jokatu zuten aurrez aurre. Joko Garbiko espezialitatean, Gipuzkoako txapeldun berria Txost 2 taldea izan zen, 40-33 nagusitu ziren oiartzuarrak zubietarren aurka.
- TXOST 2 – P. Etchelecu – T. Nazabal: 40
- ZUBIETA 2 – J. Aizpurua – A. Arrillaga: 33
Txost 2 eta Zubieta 2 taldeak (Arg.: @GipuzkoaPilota)
Bost talde lehian
Txapelketa honetan 5 talde izan dira lehian. Denak bi klubetakoak izan dira, maila eta multzo bakarrean:
- Txost1
- Txost2
- Zubieta1
- Zubieta2
- Zubieta3