Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak 10. urteurrena beteko du aurten eta hori ospatzeko egitarau berezia antolatu du martxoaren 30erako (larunbata). Gonbidatuak ere izango dira, hain zuzen Tafalla eta Iruñeako kantu zaleak.
Egitaraua
- 11:00 Ongietorria hamaiketakoarekin Askatasuna plazan.
- 12:00-14:00 Kantujira Usurbilgo kaleetan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
- 14:00-18:00 Bazkaria Aginagako Urdaira sagardotegian.
Oharra
- Aginagako Urdaira sagardotegira joateko izen ematea zabalik martxoaren 14ra (osteguna) arte, 630 252 939 (Lurdes) telefono zenbakian.
- Prezioa: 31 euro.
- Sagardotegian leku kopuru mugatua.
- Usurbildik sagardotegira autobusa antolatu da.