Martxoaren 11tik apirilaren 2ra arte, Usurbilgo DYAk lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu du. Saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua: “Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu: bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu”.
- Lekua: Usurbilgo DYA Ordezkaritza, Muna Lurra kalea 26.
- Datak: martxoaren 11tik apirilaren 2ra.
- Ordutegia: 19:00-21:00
- Maila: Interesa duen edonorri zuzenduta. Ez da aurreko osasun ezagutzarik behar.
- Taldea: mugatua.
- Hizkuntza: Euskara.
Informazio gehiago
- DYA Gipuzkoa: 943 464 622
- Posta elektronikoa: info@DYAgipuzkoa.com
- Webgunea: dyagipuzkoa.com