Larunbatean (martxoak 9) Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finala jokatuko da Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, 18:00etan. Txost 2 eta Zubieta 2 taldeak izango dira aurrez aurre. Antolatzaileen esanetan, azken urteotako joera apurtuz, aurten ez da zubietarren arteko lehia izango Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finalean. Beraz, zubietarrek Oiartzungo Txost klubekoak izango dituzte aurkari.
- TXOST 2: P. Etchelecu – T. Nazabal
- ZUBIETA 2: J. Aizpurua – A. Arrillaga
Bost talde lehian
Txapelketa honetan 5 talde izan dira lehian. Denak bi klubetakoak izan dira, maila eta multzo bakarrean:
- Txost1
- Txost2
- Zubieta1
- Zubieta2
- Zubieta3
Emaitzen egutegia
Informazio gehiago