Ostegunean (martxoak 7), DYAk antolatuta, doako hitzaldi irekia (euskaraz) eskainiko du larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei zuzenduta. Hitzaldia Usurbilgo DYAk duen ordezkaritzan (Muna Lurra, 26) emango da, 19:00etatik 21:00etara. DYAko Irakaskuntza Eskolak, Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan sartzen da hitzaldi hau, prebentzio inguruan hezitzearen apostu leialean.
Bertan hainbat gai tratatuko dira: itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak,…
Plaza mugatuak
Plazan mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa da: dyagipuzkoa.com/eu/event/hitzaldia_sorosle_usurbil/
Informazio gehiago
- DYA Gipuzkoa: 943 464 622
- Posta elektronikoa: info@DYAgipuzkoa.com
- Webgunea: DYAgipuzkoa.com