Gaur, martxoak 5 (asteartea), Tadamun elkargune internazionalistak antolatuta, Venezuelan urteak bizitzen daramatzan euskal enpresari Agustin Otxotorenak (Orereta-Venezuela) hitzaldia eskainiko du Sutegin, 19:00etan. Venezuelan gertatzen den errealitatea kontatzera dator, komunikabideetan esaten ez dutena zehazki: “Euskal Herri osotik eskaintzen ari den hitzaldi biraren barnean, Venezuelan bizi den enpresariaren ikuspegia ezagutzeko aukera izango dugu Usurbilen. Komunikabide hegemonikoek saltzen digutenetik haratago, Venezuelako herria pairatzen ari den egoera gordin eta korapilatsuaren inguruan hitz egingo digu”.
Willy Toledo aktorea bertan izango da
Willy Toledo eta Agustin Otxotorena
Azken orduotan Tadamunek jakinarazi du, Willy Toledo (Madrid) aktore eta antzerki produktore ezaguna ere gaur Sutegin izango dela. Aitzaga Elkarteak iganderako (martxoak 10) Sutegin antolatu duen “El rey” filmaren proiekzioa aurkeztekoa zen Toledo baina ez du etortzerik izango. Beraz, aktorea entzuteko aukera gaur izango da. Azken aste hauetan, Agustinek eta Willyk Venezuelari buruzko hitzaldiak eskaintzen ari dira Euskal Herrian.