Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, igandean (martxoak 3) “Gazte harrigarria, T.S. Spivet” euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 17:00etan. Haurrentzako zuzenduriko euskarazko azken proiekzioa izango da. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 3€ren truke.
Gazte harrigarria, T.S. Spivet
Gazte harrigarria, T.S. Spivet (ingelesez: The Young and Prodigious T.S. Spivet) 2013ko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren abenturazko filma da. Bertan, Kyle Catlett, Helena Bonham Carter eta Judy Davis aktoreek antzeztu zuten. Cesar Sarietarako hiru izendapen jaso eta Donostiako Zinemaldian itxierako filma izan zen. Eusko Jaurlaritzak Zinema Euskaraz programari esker euskaratu zuen.
“T. S. Spivet bere familia bitxiarekin Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa da. Kartografiarako eta asmakariak sortzeko daukan talentuak ordainsaria jasoko du, zientzia-erakunde batek izen handiko sari bat eman behar baitio. Maleta hartu eta ia herrialde osoa zeharkatuko du saria hartzeko”.
Aktoreak
- Kyle Catlett: T. S. Spivet
- Henri-Mathis Côté: T.S Spiveten ordezkoa
- Jakob Davies: Layton
- Niamh Wilson: Gracie
- Helena Bonham Carter: Clair doktorea
- Callum Keith Rennie: aita
- Judy Davis: Jibsen
- Dominique Pinon: Bi Hodei