Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketaren seigarren jardunaldia burutuko da ostegun honetan (otsailak 28) Zubietako frontoian, 19:00etan: Zubieta1 eta Zubieta2.
Bost talde lehian
Txapelketa honetan 5 taldek neurtzen dituzte indarrak eta martxoaren 17ko (igandea) jardunaldian jokatuko dute finala. Denak bi klubetakoak dira, maila eta multzo bakarrean:
- Txost1
- Txost2
- Zubieta1
- Zubieta2
- Zubieta3
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 27ko jardunaldian hasi eta otsailaren 24kora bitartean. Kanporaketen fasea etorriko da ondoren: martxoaren 10eko jardunaldian izango da ikusgai finalerdia, eta martxoaren 17ko asteburuan jokatuko dute finala.