Arg.: Noaua!
Ostegunean (otsailak 28) Usurbilgo Gure Pakeak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak antolatuta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan, 19:00etan. Elkarretaratze hauek hilabetero egingo dituzte. Herritarrak bizitza duin baten aldeko borrokara batzeko deia egin dute deitzaileek.
Usurbilgo jubilatuak, Euskal Herri osoan egiten ari diren moduan, eurengatik eta atzetik datozenengatik, guztiontzako etorkizun hobe baten alde ari dira lanean. Duintasunez bizitzea dute aldarrikapen nagusia eta gaur egun mobilizazio fase betean dira herri askotan.