Herriko ikastetxeetan hasi dira dagoeneko inauteri jaien antolakutza lanetan: mozorroak prestatzen, dantza entseguak,… Otsailaren 28an (osteguna) Aginagako eskola txikian eta martxoaren 1ean (ostirala) Udarregi Ikastolan eta Zubietako eskola txikietan inauteri jai bereziak egingo dituzte.
Otsailak 28, osteguna
AGINAGAKO ESKOLA TXIKIA
- 15:30 Aginagako Eskolako ikasleen inauterietako emanaldia Aginagako Eliza Zaharrean. Gaia zirkoa.
Martxoak 1, ostirala
UDARREGI IKASTOLA
- 10:15 HHkoen festa mozorro berezi eta koloretsuekin. Eguraldi onarekin frontoian, bestela, Oiardo kiroldegian.
- 11:00 Bi autoen atzetik LH eta DBHkoak desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.
- 11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian, sorpresaz betetako mozorro, gai eta dantzekin.
- 15:30 LHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: “Mozorroak 19!”.
Oharra
- HH eta DBH-koen ikuskizunak hasi aurretik, kiroldegiko zelai kanpoko atean txartela emango zaio ikusleari sartzeko garaian. LH-koen ikuskizunerako, LHko ikasle bakoitzari, ikastola bertan txartel bana emango zaio eta soberan geratu diren txartelak ikastolako idazkaritzan jaso ahal izango du bertaratu nahi duen orok otsailaren 27an eta 28an.
ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA
- 15:30 Zubietako Eskolako ikasleen inauterietako kalejira. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian. Gaia: Erdi Aroa.