Usurbilgo EHBilduk Martxoaren 8ko greba feminista dela eta, bi ekimen abiatu ditu; batetik mozio bat aurkeztuko du Udalean, osoko bilkuran, eta bestetik, emakumeen agerraldi bat egingo dute ostiralean.
Otsailak 26, asteartea
Usurbilgo EHBilduk Udalean burutuko den osoko bilkuran mozioa aurkeztu du, “2019 Martxoak 8 greba feminista babesteko Erakunde Adierazpena” izenburupean. Mozio honetan Euskal Herriko Mugimendu Feministaren motibazio eta proposamenarekin bat egiten du koalizioak eta Usurbilgo Udalbari bi eskakizun egiten dizkio:
- Mugimendu feministak deitutako grebara atxikitzea, eta erakundea osatzen dugun emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea.
- Herritarrei dei egitea mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.
Martxoak 1, ostirala
EHBilduko emakumeek agerraldia egingo dute Martxoaren 8ko grebarekin bat egiteko eta bertara gerturatzeko deia egin diete herritarrei. Agerraldia Mikel Laboa plazan egingo da, 19:00etan.