Martxoak 8ko greba feminista prestatzen dabiltzan herritarrak (Arg.: Noaua!)
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako 24 orduko greba feminista deitu du. Hitzordua prestatzeko emakume talde bat biltzen hasi da Usurbilen ere. Otsailaren 25ean (astelehenean) hirugarren bilera irekia deitu dute. Potxoenean egingo da, 18:30ean.
Denon artean, M8an emakumeok* planto!
“Emakume* batzuk bildu ginen martxoaren 8ko greba feministari forma emateko asmoarekin. Hitz eta pitz aritu ginen: eguna nola irudikatzen genuen, zer antola genezakeen, elkar ezagutu genuen, hainbat belaunaldi elkarrekin imajinatu genituen… Martxoaren 8ko greba feministari forma emateko bigarren bilera ere egin dugu! Gutxi gorabeherako egitarau bat osatu dugu: auzoetatik etorri eta herriko plaza zein kaleak hartu, bost ardatzen inguruan hausnartu, elkar ezagutu, hainbat belaunaldi eta alde guztietako emakumeak* saretu, elkarrekin bazkaldu, aldarrikatu, barre egin, kalejira, akelarrea… eta hirugarren bilera egiteko asmoa dugu. Ideia horiei eta sor daitezkeenak zehazteko! Denon artean, M8an emakumeok* planto!”.
Greba feministak badu musika banda
Martxoaren 8ko greba feministari musika ipini diote eta dagoeneko sare sozialetan zabaldu da.
🎶🎸🎤… Greba feministak badu musika banda… 🎶🎸🎤
Martxoaren 8ko greba feministari musika banda ipini nahian, ondoko abestiak bere lekua egin du sare sozialetan. ⬇️⬇️https://t.co/9KymdjpHH6 pic.twitter.com/7w4kQlWn6v— Naiz+ (@naizplus) 20 de febrero de 2019