Pasa den astean Andoaingo erraustegiaren aurkako Ipar Haizea plataformak “Erraustegia, bai ala ez?” mahai ingurua antolatu zuen Andoainen bertan. Kanaldudek (Nafarroa Behereko telebista) zuzenean eskaini zuen mahai ingurua. Gaur (otsailak 20), Hamaika telebistak botako du gaueko 21:00etan. Mahai inguruan mugimendu ezberdinetako kideek parte hartu zuten: Joxe Mari Irazusta (Erraustegiaren Aurkako Mugimendua), Julen Lorenzo (Ipar Haizea), Joseba Belaustegi (GuraSOS), Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Xabier Mitxelena (OEIT-GEIS mediku plataforma).
Hamaika telebista
“Zuzenean Zure Esku saioaren hirugarren denboraldiko bigarren emankizuna Andoaingo Ipar Haizea elkarteak eraman du. Gipuzkoan buruasute eta eztabaidak sortzen dituen aktualitate gai bat mahaingainean ezarri dute, erraustegiarena alegia. Erraustegia bai ala ez? Hori izan da saioaren eztabaida Elisa Alonso eta Julen Begiristain Ipar Haizeak elkartekideak gidaturik tartean Xabier Mitxelena medikua, Iñigo Moreno KM0 ko kontsumitzailea, Jose Mari Izeta Gurasos elkartekidea, Ainhoa Intxaurrandieta EHBildu, Joxe Mari Irazusta Hernani 0 zabor elkartekidea eta Julen Lorenzo Ipar Haizeako militantea mahainguruan izan dituztelarik”.