Otsailaren 13an (asteazkena), Usurbilgo Euskaraldia taldeak bilera irekia egingo du. 2018ko balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako egitasmoen berria emango da hitzordu honetan. Esaterako, martxoaren 12an (asteartea) Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu dute Usurbilera. Martxoko ekitaldi hau prestatzen laguntzeko, bilera Potxoenean egingo da, 18:00etan.
Usurbilgo Euskaraldia taldea: “Bi hilabete pasa dira Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia amaitu zenetik. Une aproposa da Euskaraldian bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko. Horretarako martxoaren 12an Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu nahi dugu Usurbilera. Euskaraldiaren ondorenari forma emateko garaian zu garrantzitsua zara. Horregatik, martxoko ekitaldi hori prestatzen laguntzeko eskertuko genizuke, otsailaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean egingo dugun bilerara etortzea. Gure artean izango zarelakoan!”.