“Euskal Herriko mendiak ezagutzen” lemapean, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak otsailaren 16rako (larunbata) mendi irteera antolatu du: Erlo-Xoxote. Mendi irteera honetan federatu nahiz federatu gabeek parte haru dezakete, mendizale guztiei zuzendua dago.
- Eguna: Otsailak 16, larunbata.
- Irteera ordua: 07:45tan.
- Irteera lekua: Oiardo kiroldegitik.
- Itzulera: 13:30ak aldera itzulera Usurbilera.
- Prezioa: 7 euro (bidaia eta hamaiketakoa)
- Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
- Izena emateko azken eguna otsailak 12 (asteartea).
- Irteerarako izen ematea emailez egin daiteke: andatzamkk@gmail.com
Usurbil-Ernio-Alkiza mendi irteerako argazkiak
Pasa den igandean Usurbil-Ernio-Alkiza mendi irteera burutu zuten. Argazkiak ikusteko egin klik: photos.google.com/usurbil-erlo-xoxote