Otsailaren 10 eta 12an, GuraSOSek, otsailaren 23an Donostian “Adostasunari esan baietz!” lemapean egingo duen manifestazioa girotzeko ekimen bana antolatu ditu:
Otsailak 10, igandea
12:00 Bideo labur baten estreinaldia eta aurkezpen publikoa, erraustegiaren kontratua publiko egingo dute eta otsailaren 23ko manifestazioa babesteko talde argazkia aterako dute, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan.
Otsailak 12, asteartea
18:30 Mahai-ingurua Donostiako Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan: “Esperientzia aitzindariak hondakinen kudeaketan”. Partaideak:
- Sebastiá Sanso, Baleareetako Gobernuaren ingurumen eta hondakinen zuzendari orokorra.
- Lorea Flores, Greenpeace-ko kidea.
- Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu ohia eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kidea.
Otsailak 23, larunbata
17:00 “Esan baietz adostasunari” aldarripean, manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik abiatuta.