Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketaren hirugarren jardunaldia burutuko da ostegunean eta igandean:
- Otsailak 7, osteguna, 19:00tan, Zubietako frontoian: Zubieta2 eta Zubieta1.
- Otsailak 10, igandea, 12:00tan, Oiartzungo Madalensoro frontoian: Txost2 eta Txost1.
Bost talde lehian
Txapelketa honetan 5 taldek neurtuko dituzte indarrak eta martxoaren 17ko (igandea) jardunaldian jokatuko dute finala. Denak bi klubetakoak dira, maila eta multzo bakarrean:
- Txost1
- Txost2
- Zubieta1
- Zubieta2
- Zubieta3
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 27ko jardunaldian hasi eta otsailaren 24kora bitartean. Kanporaketen fasea etorriko da ondoren: martxoaren 10eko jardunaldian izango da ikusgai finalerdia, eta martxoaren 17ko asteburuan jokatuko dute finala.