Dagoeneko Euskal Herriko XI. Mus Txapelketaren lehen kanporaketak jokatu dira herri askotan, gurean ere, Aginagan eta Usurbilen hain zuzen ere. Otsailaren 23an (larunbata), herrialdeko kanporaketak jokatuko dira. Aginagatik eta Usurbildik hiru bikotek parte hartuko dute. Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa Zaldibian jokatuko da, Herriko Antzokian arratsaldeko 15:00etan.
Urtarrilaren 25ean Aginagako kanporaketa saioa jokatu zen Atarialde elkartean. Bost bikotek parte hartu zuten eta bikote irabazlea (sailkatua) hau izan da:
- Gonzalo Bruño eta Aguxtin Ugarte “Txantxon”.
Otsailaren 1 ean berriz, Usurbilgo kanporaketa saioa jokatu zen, Aitzaga elkartean. Hamaika bikotek parte hartu zuten eta bi bikote sailkatu dira:
- Irabazleak: Albaro Bruño eta Justo Pulido.
- Bigarrenak: Koldo Lizaso eta Joseba Errazkin.
Data orokorrak
- Lehen kanporaketak antolatzen diren herrietan: 2019ko urtarrilaren 31 arte.
- Herrialdeko kanporaketak: 2019ko otsailaren 23an (larunbata).
- Euska Herriko finala Nafarroan: Lizarran, martxoaren 16an (ostirala).
Zazpi herrialdeetako finalak
Zazpi herrialdeetako finalak otsailaren 23an (larunbata) burutuko dira. Zuberoakoa otsailaren 16an (larunbata) izango da.
-
ARABAko herrialdeko kanporaketa: AGURAINgo, Herriko tabernan 10:00etan.
- BIZKAIAko herrialdeko kanporaketa: ZEBERIOko, Herriko tabernan 10:00etan.
- BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: BANKAn Herri Antzokian, 15:00etan
- GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: ZALDIBIAn, Herri Antzokian, arratsaldeko 15:00etan.
- LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
- NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
-
ZUBEROAkoa otsailaren 16ra aldatu dute: URDIÑARBEko Xistera ostatuan 20:00etan.
Sariak
- Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (Karibera dena barne).
- Txapeldun ordeak: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar Uhartera).
- 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
- 4. bikote sailkatua: 500€ eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
- 5. etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250€.
- 9.etik 16.era sailkaturiko bikoteentzat: 100€.
- Herrialdeko finaletan; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako finaletan: txapelak eta garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak, sari txikiagoak,…
- Parte hartzaile bakoitzarentzat: oroigarri gisa ardo botila bat oparituko zaio.
- Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailkatzen den parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari parte hartzea eskertzeko.
Oharrak
- Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
- Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saiotik: ARAUTEGIA-EHkoMusFederazioa
Informazio gehiago